«Aitatxo» dokumentala apirilaren 19an
Apirilaren 19an, igandea, Aramaioko Kultura etxean eskainiko da «Aitatxo» dokumentala, arratsaldeko 19:00etan.
Sinopsia: Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz.
Iraupena: 80 minutu
Trailerra: hemen
Bertan egongo dira aurkezpena egiteko:
- Anakotz Lasarte Zangitu (Testigantza. Ideia originala)
- Mikel Serrato Gil eta Beñat Abasolo Mujika (Zuzendariak)
