«Aita Mari» dokumentala urtarrilaren 9an
Urtarrilaren 9an eskainiko da «Aita Mari» dokumentala Aramaioko kultura etxean, arratsaldeko 19:00etan.
- Sarrerak urtarrilaren 7a baino lehen eskuratu beharko dira: 3€.
- SARRERAK (Klikatu gainean).
- Takillan ere hartzeko aukera egongo da.
- Jasotzen den dirua: Aita Mari proiekturako izango da.
- Solasaldia: Izaskun Arriaranekin.
Sinopsia:
Stella Maris Berria desegiteko zorian den atunketari bat da. Hala ere, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko bi kideri, Iñigo Mijangosi eta Iñigo Gutiérrezi, ezohiko ideia bat sortu zaie: arrantza-ontzia erreskate-ontzi bihurtzea, Mediterraneo itsasoan itotzen diren errefuxiatuak salbatzeko. Horrela jaio zen Aita Mari.
Dokumentalak bi urte baino gehiagoko odisea kontatzen du, berreraiki zenetik lehen erreskatea amaitu arte.
Iraupena: 87 minutu
Zuzendaria: Javi Julio