Ahuntzak solte A-2620 errepide inguruan
Azken hilabeteetan, Aramaio eta Arrasate arteko A-2620 errepide inguruan, ahuntzak solte dabiltza. Udalak ezin du jabea identifikatu. Egoera horrek, besteak beste, errepidea erabiltzen dutenen segurtasuna arriskuan jartzen du. Hori dela eta, Aramaioko Udalak ahuntz horien jabeari eskatzen dio horien kargu egitea lehenbailehen eta bertatik erretiratzea, legez ezin baitute aske ibili.