Martxan da “Gorbeian bizi Gorbeian erosi” kanpaina

Gorbeialdeko Kuadrillak eta Gorbeia Inguruetako Landa Garapenerako Elkarteak kanpaina berezia jarri dute martxan. Kanpaina horretan, “Harraskatu eta Irabazi” txartelak banatu dituzte, eskualdeko jarduera guztiak (tokiko kontsumorako kupoiak, esperientziak, nekazaritza-elikadurako produktuak, artisautza, sari zuzenak…) biltzen dituzten sariekin, parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzen duten pertsona guztientzat.

40.000 txartel inguru egingo dira, eta eskualdeko 88 establezimenduren artean banatuko dira, 698 sarirekin. Gorbeialdeko Kuadrillak eta Gorbeia Inguruetako Landa Garapenerako Elkarteak azaldu dutenez, kanpaina antolatu eta parte-hartzaile bakoitzarekin hitz egiteko unean, beste sari batzuk emateko aukera eskaini zen. Horrela, Gorbeialdeko Kuadrillak bere gain hartzen duen parteaz gain, establezimenduek ere parte bat euren gain hartu dezakete, sarien kopurua handituz eta euren negozioak sustatzeko horrelako programen eta jarduketen aurreko inplikazioa eta interesa erakutsiz. Gainera, saririk lortzen ez duten txartel guztien artean, datuak Internet bitartez emateko eta 2 lagunentzako 2 bazkari edo afariren zozketan sartzeko aukera ematen da.

“Gorbeian Bizi Gorbeian Erosi” kanpainaren helburuak hauek dira:

  • Herritarrak euren herrietako saltokietara joatea eta horietan aurkitu eta kontsumitu dezaketena zuzenean ezagutzea sustatzea.
  • Fidelizazioa sustatzea.
  • Merkataritzak tokiko ekonomian duen zeregin garrantzitsua ikusaraztea, tokiko produktuen eta zerbitzuen sustatzaile gisa.
  • Herriak eta haien jarduera dinamizatzea eta, beraz, herritarren bizi-kalitatea hobetzea.
  • Gorbeialdeko biztanleen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalari laguntzea.

Albiste gehiago →