Abereak dituzteentzat oharra

Aramaioko baserritar askok dituzte abereak, etxe ondoan edota basoan. Koronabirusak eragin duen egoera berezi honetan gogorarazten da:

  • Basoan edo etxetik kanpo baldin badituzu abereak, eraman beti gainean Diputazioak ematen duen abereen erregistro papera, kartilla berdea edo abeltzain txartela.
  • Abereak zaintzera kotxez joan behar izanez gero, pertsona bakarra joango da.
  • Ezarrita dauden neurriak bete eta ez egon beharrezkoa den baino denbora gehiago.
  • Gainontzeko kasuetan bezala, beharrezkoa ez bada, ez mugitu etxetik.

 

Albiste gehiago