Abenduaren 27an, PIZKUNDEA ekitaldirako autobusa
Datorren abenduaren 27an, BIlboko Miribillan PIZKUNDEA ekitaldia antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren garaian, ahalik eta euskaltzale gehien batu, eta hiru helburu nagusi bete nahi ditu, horrela:
- Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egin.
- Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazi: euskara guztion ardura da.
- Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatu.
Hainbat kultur-ikuskizun izango dira bertan, hainbat protagonistaren eskutik: Anari, Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Joseba Tapia, Ramon Agirre… eta beste hainbat eta hainbat.
Txirritolak ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu die aramaioar guztiei. Autobusa antolatzeko asmoa du elkarteak: helduek 10 €-an joan etorria, eta haurrak debalde. Interesa duzuenok txirritola@gmail.com helbidera idatzi edo 633 49 93 19 telefonora mezu bat idatzi, abenduaren 19a baino lehen.
ADI: ekitaldirako sarrerak norberak hartu behar ditu, helbide honetan.
