Bisita gidatua emakumeek historiari egin dioten ekarpena ezagutzeko

Datorren martxoaren 24an, arratsaldeko 18:00tan egingo da bisita gidatua, plazatik hasita. Helburua: Aramaioko emakumeek historiari egin dioten ekarpena balioan jartzea.

Izan ere, martxoaren 8an inauguratu zen Aramaioko kalean jarrita dagoen "Gure historia berridazten" argazki erakusketa. Hainbat emakumeen irudi daude jarrita erakusketa iraunkor honetan, toki estrategikoetan. Horiek guztiak ezagutzeko eta emakume hauen ekarpena gogora ekartzeko, bisita gidatua egingo da, aipatu bezala:
  • Eguna: martxoaren 24an.
  • Ordua: arratsaldeko 18:00tan.
  • Hasiera: plazan.

 

Albiste gehiago