Abiadura murrizteko seinaleak jarriko dira Azkoaga eta Barajuen artean

Azkoagako auzotarrek sarritan agertu dute kezka bi auzoak (Azkoaga eta Barajuen) lotzen duen errepidean kotxeak abiadura handian pasatzen direla eta. Eta proposatu dute, Diputazioko bidea den honetan, Azkoagako plaza inguruan baden batzuk jartzea, nahiz eta Arabako Diputazioak ez duen neurria onartu izan.

Horren ordez, aipatutako arazoa konpontzeko eta oinezkoak babesteko (toki zehatz batzuetan) seinaleak jarriko dituzte, zutik eta errepidean margotuta, abiadura 40ra murrizteko.

Edozein modutan, eskatzen da bai hemen zein beste auzo eta kalean zentzuz ibiltzea kotxeekin.

Hurrengo astetan jarriko dira aipatutako seinaleak, irudian agertzen diren tokietan.

Albiste gehiago →