Postariak bulegoko zerbitzuak eskainiko ditu banaketa orduetan

Correos-ek “Onarpen-sistema” izeneko zerbitzua jarri du martxan landa-eremuetan. Hau da, postariak ez du bulegorik Aramaion baina bere bitartez egin ditzakegu hainbat zerbitzu, bulego baten eginkizunak betetzen baititu banaketa-zerbitzua egiten dabilen bitartean. Eskaera egiteko, beregara zuzendu beharko gara, beraz.

Ohiko zerbitzuak hauek dira:

-Paketeak bidaltzea
-Ordainagiriak ordaintzea
-Isunen ordainketa
-Ziurtagiriak bidaltzea
-Zigiluen salmenta (gutxienez 5)
-Gutun-azal eta bilgarrien salmenta
-Gutun arruntak bidaltzea.

Ordainketa eskudirutan edo Visa bidez egin daiteke.

Kontsulta edo zalantzak argitzeko, deitu Arrasateko posta bulegora 943791174 telefonora eta helbide elektronikora: mondragon.guipuzcoa@correos.com

Albiste gehiago →