Diru-laguntzak ondarea kontserbatu edo zaharberritzeko
Arabako Diputazioak diru-laguntza deialdia atera du kultura ondare higiezina kontserbatu eta/edo zaharberritzeko partikularrek sustatutako esku hartzeetarako.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak
1. Jarduketa hauek lagundu ahalko dira diruz:
a) Kontserbatzeko eta zaharberritzeko esku hartzeak gauzatzeko eta artikulu honen 2. puntuan jasotako ondasun higiezinak dokumentatzeko beharrezkoak diren proiektuak, azterlanak, inbentarioak, txostenak, EIT eta abar, 2022an zehar egiten badira.
b) Artikulu honen 2. puntuan jasotako ondasun higiezinak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak, baldin eta apartatu honetako aurreko letran jasotako proiektu, azterlan eta txostenen arabera egiten badira, edo onuradunek Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren irizpideei jarraiki 2022an zehar egindakoetan oinarrituta.
2. Ondasun higiezin horiek egoera hauetakoren batean egon behar dute:
a) Monumentu edo babes bereziko ondasun, ertain edo oinarrizko izendatu izana, edo horiek babesteko adierazpen espedientea hasi izana, Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legean edo Gaztela eta Leongo Kultura Ondareari buruzko uztailaren 11ko 12/2002 Legean, eta 12/2002 Legea aldatzen duen abenduaren 22ko 8/2004 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.
b) Udal planeamenduak edo planeamendu sektorial kulturak katalogatuak izatea.
c) Sartuta egotea katalogatzeko proposamenen batean, garrantzizko historia eta arkitektura multzoren batean edo Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak edo Gaztela eta Leongo Juntak egindako inbentarioren batean.
- Informazio gehiago: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2022/026/2022_026_00439_E.pdf