Martxoak 8an, “Aramaioko emakumeen historia berreskuratzen” erakusketa

Aurten herriko emakumeen erakusketa batekin estreinatuko da martxoaren 8a. Historia egin duten Aramaioko emakumeen irudiak jarriko dira herriko toki desberdinetan eta bakoitzak bere azalpena izango du, pertsona aurkeztu eta egin duen ekarpena balioan jartzeko.

Erakusketa hau bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da martxoaren 8an bertan, eguerdiko 12:30etan egingo den bisita gidatuan.

12 irudi izango dira guztira eta modu definitiboan geratuko dira herriko toki estrategikoetan.

Aintzinako argazkien erakusketa

Ekintza hau, 2019an kalean jarri zen beste aintzinako argazkien erakusketaren jarraipena da. Eta 2021eko egutegiaren kontraportadarako ere landu zen gaia.

Manifestazioa

Martxoak 8 eguna borobiltzeko, arratsaldez manifestazioa egingo da kultura etxetik abiatuta eta plazaraino. Bertan manifestua irakurri eta musika eta dantza ere egongo da.

 

Albiste gehiago