Korrika: bilera irekia Aramaion

Aurten bai, KORRIKAz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere. 2022ko martxoaren 31an Amurriotik abiatuko da 22.KORRIKA, apirilaren 10ean Donostiara heltzeko.

Aurtengo ibilbidea kontuan hartuta, KORRIKA ez da Aramaiotik pasatuko. Hala ere, aukera izango dugu kolaboratzeko, Araban kilometroren bat erosi eta korritzeko, ekintzak antolatzeko…

Hori guztiak erabakitzeko, herritarren kolaborazioa eskatzen da egingo den bilera irekian parte hartuta:

  • Noiz: otsailaren 16an
  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Udaletxean.

Aurtengo leloa:

Hitzek, hizkuntza; ekinak, herria.

Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza.

Beraz, ekin!

Albiste gehiago