Europako diru-laguntzak baso publikoak hobetzeko
Europako diru laguntzekin bideratutako Oreka Life proiektuaren barruan sartu zen Udala, Urkiolako Parke Naturalean dituen lur eta baso publikoak hobetzeko. Azterketa baten ostean gune batzuk identifikatu ziren sastrakak kendu eta zelaiak indartzeko besteak beste. Iaz ibili ziren lan batzuk egiten, Teilamendi eta Arangio inguruetan, eta egin gabe utzi zituzten gune batzuk zai zuriaren umealdia errespetatzeko.
Aste honetan bueltatu dira falta ziren lanak egitera. Ipizti eta Kasatxo inguruan egingo dituzte sastraka kentzeak, eta baita Ipiztikoarriagako aparkamendu azpian, Japoneko gereziondo (prunus serotina), arbola inbasorea, kenduko dute eta Arriolatik Larrazabalera doan pistan, parke naturaleko sarreretako bat, sastrakak eta bide bazterrak garbituko dituzte.