Landa guneen (auzoak) plan berezien bigarren faseko bilerak

Plan orokorra onartu ostean, landa gune (nukleo rurala, auzo baten diseminatuak ez diren baserriek osatzen duten gune bildua) bakoitzaren antolamendu plana egin behar da, guztiz bukatu eta eraiki ahal izateko.

Lehen txanda batean, 2018an, Arexola, Arriola, Uribarri, Zabola, Suña eta Barajuen landa guneen planak egiten hasi ginen. Lehen txanda honen zirriborroa erakusgai egon da eta jendearen eta txosten sektorial ezberdin batzuen ekarpenekin aldaketa batzuk egin behar zaizkio.

Bigarren fase honetan, berriz, AZKOAGA, ETXAGUEN, GANTZAGA, GUREIA eta UNTZILLA lan guneak aztertuko dira.

Fase honetan planteatzen diren bileretan, landa gune guztiei eragiten dizkien oinarrizko arauak azalduko dira eta landa gune bakoitzeko berezitasunak ere adostuko dira. 5 bilera ezin direnez egin, osasun egoera kontuan izanda, bi egingo dira zonaldeka:

  • ABENDUAK 15, EGUAZTENA, 18:00TAN KULTUR-ETXEKO ARETOAN

Aztertuko diren landa guneak:

AZKOAGA

UNTZILLA

 

  • ABENDUAK 16, EGUENA, 18:00TAN KULTUR-ETXEKO ARETOAN

Aztertuko diren landa guneak:

ETXAGUEN

GANTZAGA

GUREIA

Auzotar guztiak zein interesa duen edonor bertaratzera animatzen dugu!

Albiste gehiago