Antzerki emanaldia azaroaren 7an Azkoagan

“Pez Limbo” antzerkia taldeak programa bat eskaini dio udaletxeari, “Antzokoh!” egitasmoa. Egitasmo honek antzerkia eskaintzen du, landa eremutan egiteko eta oraingoan Azkoaga auzoan egingo da, guztietan eskaini ondoren eskatu duen bakarra izan duelako.

Azaroaren 7an izango da, domeka, eguerdiko 12:00etan, Azkoagako elizpean.

Proiektu honen helburua arte eszenikoak landa-eremuetara eramatea da, eta ahal bada, 500 biztanle baino gutxiago duten herri edo auzoetara.

ZER DA ANTZOKOH! PROIEKTUA?

Egun batean, formatu txikiko bi pieza (20 minutukoak gutxi gora behera) egitea proposatzen dute,

Ikuskizunak euskaraz izango dira.

Emanaldiaren ondoren, antzezleak ikusleekin hitz egiten geratuko dira, haien zalantza eta kezkei erantzunez eta arte eszenikoen sorkuntza-prozesua azalduz.

Albiste gehiago →