Edurne Ormaetxea, Arabako erlojupeko txapelketan bigarren

Aurreko asteburuan jokatu zen Murgian Arabako Erlojupeko Txapelketa, eta kadete mailan Lokatzako ziklista aramaioarra bigarren sailkatu da.

Ormaetxea lehen urteko kadetea da aurten eta hasi da lasterketetan. Asteburuan, Arabako txapelketa izateaz gain, denboraldiko azkena izan du eta emaitza honekin, egindako denboraldi ona borobildu egin du. Lehiatu dituen Espainiako kopako lasterketa guztiak amaitzea lortu du, Arabako itzulian, 15. postua eta gaur, Arabako azpitxapelduna. Hurrengo urtera begira emaitza hauek motibatzeko balioko diote, eta esperientzia gehiagorekin egin ahal izango dio aurre denboraldiari.

Notizia www.goiena.eus webgunetik hartu da.

Albiste gehiago