Ikasturte berriarekin Covid protokoloak eguneratu dira

Azken araudia kontuan hartuta, eraikin publikoetako protokoloak eguneratu dira eta nahiz eta ez dagoen aldaketa nabarmenik, gogorarazten da guztiak bete behar direla, bai eraikinetako arduradun zein herritarren aldetik.

UDALETXEA

Protokoloa berdina da, beraz, banan-banan atendituko dira herritarrak, tinbrea jo ondoren.

KULTUR-ETXEA

Ludotekan erabilerak berdin jarraituko du, hau da, HH  astelehen, asteazken eta ostiraletan eta LH astearte eta ostegunetan. Eskolan iaz bezala burbuilak zainduta funtzionatuko dutenez, ludotekan ere horixe zainduko da.

Geletako aforuak berdin jarraitzen dute, 1,5 metroko distantzien arabera kalkulau ziren bere momentuen. Aretoko aforoa %60an finkatu da.

Kultura etxearen sarreran ezin izango da egon, beraz, iaz bezala aretoa irekiko da arratsaldetan, bertan egon nahi duenarentzat.

MUSIKA ETXEA

Kasu honetan protokolo berria zehaztu da, bertako erabiltzaileekin. Arau orokorrez gain, espazio bakoitzaren aforoak zehaztu dira eta eguneroko erabileran gorde behar diren kontuak ere definitu dira.

KIROLDEGIA

Iaz ezarritako sistemarekin jarraituko da, hau da, kiroldegia erabili ahal izateko aldez aurretik egin behar da eskaera. Ikasturte osoan eskainiko diren jardueretan iraila-urrian finkatuko dira ordutegiak eta arauak. Horrez gain, puntualki egingo diren erreserbak ere onartuko dira. Izan ere, momentuz atea itxita egongo da.

SASTIÑA

Protokolo hau ere berria da eta oraindik definizio prozesuan dago.

Albiste gehiago →