ADIFek desjabetze espedienteak ireki ditu
ADIFek bi desjabetze espediente igorri ditu Aramaioko udaletxera, eta bakoitzean desjabetzeen datuak zehazten dira: jabeak, partzelak, lursaileko azalerak…
Untzilla eta Zabolako lurrak dira gehienak eta aukera dago erreklamazioak aurkezteko, espediente bakoitzak zehazten duen epean.
Espedienteak:
- A-3920 eta A-4021 errepideetako konponketak. Zabola eta Untzilla auzoetan.
- Zabolako tunelaren emergentzia irteerei dagokien konponketak.
Erreklamazioak egiteko EPEA: irailak 10
Bi proiektuak kontsultatzeko aukera dago udaletxean. Beraz, norbaitek informazio gehiago nahi badu, deitu dezake udaletxera eta hitzordua hartu.
- Telefonoa: 945445016
- Ordutegia: egunero 9:00-14:30