Gorbeialdeko Kuadrillak argazki lehiaketa deitu du

 

Oinarriak

Argazki lehiaketaren gaia librea da, eta honako eremu hauetako argazkiak izan daitezke: ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomia, eskualdeko jarduera ekonomikoarekin lotutako argazkiak, (ostatuak, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak, industria, nekazal ekoizleak, artisautza, etab.); adibidez, enpresa baten barruan fabrikatzen ari den zerbaiten argazki bat izan daiteke, artzain bat bere eguneroko jardueran, jatetxe edo saltoki bat, etab.

Argazkietan ezin izango da enpresaren izen komertzialik agertu inon.

Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak besterik ez da onartuko, alegia, ondoren aipatzen diren udalerrietakoak: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia, Zuia.

Lehiaketako sariak

Gorbeialdeko Kuadrillako edozein saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak izango dira (sartzen diren enpresen zerrenda bat emango da):
Sarituko da lehiaketaren argazki irabazlea eta 2 argazki udalerri bakoitzeko (guztira 13 sari):
• 1. SARIA: 150 euroko txartela
• UDALERRIKO ARGAZKIEN SARIAK (Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia):
1. saria: 100 euroko txartela
2. saria: 75 euroko txartela

Lehiakide bakoitzak, gehienez, bi sari eskura ditzake.

Epea:

2021eko urriaren 14a, osteguna, izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Oinarri guztiak: arauak 2021

Albiste gehiago →