Asteazkenean irekiko dira asfaltatze lanetarako eskaintzak
Eguzkierripa eta Arriola-Arrikoiti auzoen ingurura doazen bideak hobetu eta asfaltatu lanak egiteko deialdia ireki zen uztailean eta abuztuaren 5ean amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea.
Hori dela eta, asteazkenean (irailak 1) elkartuko da kontratazio-mahaia. Bertan irekiko dira jaso diren eskaintzak, agiriak aztertuko dira eta kontratua adjudikatuko zaio aukeratzen den enpresari. Ondoren, aurkeztu direnei dagokien jakinarazpenak ere bideratuko zaie.
Informazio gehiago: Iragarkia euskaraz
Kontratuaren aurrekontua, BEZik gabe: 148676.61 euro.