Zabola-Untzilla ur-sarean hobekuntzak egingo dira
Iaz, Zabola-Untzilla sarean ponpaketa sistema kendu zen 17.000 euro inguruko inbertsio baten bidez. Honek arazoak ematen zituen eta ur gabe geratzen ziren batzuetan bai Untzillan zein Suñan.
Aurten, sare horretan fuga handi bat egon da, eta Untzilla-Suña sarean ere arazoak agertu izan dira. Hori dela eta, honako inbertsioak egitea erabaki da sare hau guztiz berriztu eta arazoak gutxiagotzeko:
- Untzilla-Suña sarean: lur gainetik botata dagoen sarea lurperatuko da, tubo berria jarriz, eta arketa berri bat jarriko da. 5.203€
- Zabola-Untzilla sarean: aurtengo fugaren ondorioz lur gainetik doan tuboa lurperatuko da eta berrizteko geratzen diren 100 metroak berriztuko dira. 6.413€
Lan hauek Julen Agirre S.L-ri esleitu zaizkio eta abuztuaren amaieran egingo dira.