Zorionak Edurne Ormaetxea eta Nahia Garcia!
Bikain aritu dira gure emakume txirrindulariak asteburuan!
Bolintxo Okindegia – Lana S. Coop. taldeko neskak Espainiako txapelketan eta Larrabasterrako emakumeen lasterketan izan dira asteburuan. Azken honetan, Edurne Ormaetxea Arriaran aramaioarrak 8. postua lortu du eta bikain aritu da. Sopelako inguruetan lehiatu den lasterketan, gertatutako zirkuitu bati, lau itzuli eman behar izan dizkiote txirrindulariek. Erripa gogor aritu da eta hainbat postu aurreratuta top hamarrean sartzea lortu du.
Horrez gain, San Martin de Valdeiglesias, Madrilen jokatu da Espainiako infantil mailako txapelketa eta Euskadiko selekzioarekin izan da Nahia Garcia Bidaburu. Ederto aritu da eta 12 postua eskuratu du.
Zorionak neskak!