Antzerki formazioa 2021-22 ikasturterako

Debagoieneko Antzerki Plataformaren eskutik, ireki da datorren ikasturterako antzerki formazioa jasotzeko izen-ematea.

Helburu nagusia eraldaketa sozialean eragitea da, Kulturatik eta modu estrategiko baten kokatzea kultura horren baitan. Baina horrez gain bailarako kultur eta antzerki mugimendua edo arte eszenikoak bultzatzea, sortzea eta hortik eragitea.

Ikastaroen xehetasunak

Josu Zubia da sustatzaileetariko bat eta horrela dio: «Asmoa da urte osoko ikastaroak egitea, horrek ez du esan nahi ikastaro trinkorik egongo ez denik. Baina bai, nahiko genuke hurrengo ikasturtean 8 urtetik gorako edozein debagoindarrendako antzerki formaziorako aukerak egotea bailaran bertan. Badakigu gainera jendea interesatuta dagoela, baina antzerkiarekin askotan pasatzen den monduan, jendeari beldurra eragiten dio. Hemendik animatu nahi nituzke interesa duten guztiei probatzera!».

 

Albiste gehiago →