Altxa Kopla hori! ostegunean Aramaioko parkean
Altxa Kopla Hori egitasmoa Arabako Bertsozale Elkarteak jarri zuen martxan eta aurtengoa hirugarren edizioa da. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 20 bertsolarik, 5 gai jartzailek eta 4 musikarik hartzen dute parte ekimenean.
Aramaion ostegunean ospatuko da, parkean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Bertan izango dira: Irati Anda, Manex Agirre, Xabier Antia eta Orlando Arreituandia bertsolariak.
Gai jartzailea Eli Plazaola izango da eta musikariak, berriz, Mikel Goikuria eta Aintzira Gorosabel.