Diputazioak Aramaioko Eguneko zentroaren lana goraipatu du

“Jardunbide Egokiak Araban 2021” aitorpena jaso dute Arabako 16 entitatek eta horien artean dago Aramaioko Eguneko zentroa ere, Covid-19aren azken urte honetan egin duten lan onagatik.

Leire Espinosa, gizarte langilea konektatu da eta esker onez jaso du aitortza, Eguneko zentroaren izenean.

Diputazioan egin den ekitaldian, aipatu den bezala “harremanetan oinarrituriko arretaren eredu berrian, emozioak funtsezko osagaiak dira, eta, hain zuzen ere, gaur ezagutu ditugun jardunbide egokien 16 proiektuek eragin nabarmena dute pertsonen bizi kalitatea eta arreta hobetuko dituzten harremanak ehuntzen”.

Zorionak egin duzuen eta egiten jarraitzen duzuen lanagatik!

 

Albiste gehiago →