Dekretu berria: ekainak 18
LABIk ostiralean egindako bileran dekretu bat onartu zuten, eta zenbait neurri malgutu dituzte, pandemiaren joeran oinarrituta. Hartutako neurrien arabera, 02:00ak arte ireki ahalko dira tabernak, jatetxeak eta kultur- eta merkataritza-jarduerak. Horrez gain, aire zabaleko kirolean ez da pertsona-kopurua mugatuko.
Osorik irakurtzeko: DEKRETUA, ekainaren 18
Neurriak:
– ORDUTEGIAK: 02:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
– OSTALARITZA: 02:00etan itxiko da. Barneko edukieran % 50eko mugari eutsiko zaio, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekuari ere. Mahai bakoitzean, gehienez 6 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
– TXOKOAK ETA ELKARTE GASTRONOMIKOAK: Edukieraren ehuneko 50eko muga eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua dago xedatuta.
– BOTILOIAK: Debekatuta dago alkohola kontsumitzea kalean, esparru publikoan, kale-edanean edo «ez jaiak» gisako bileretan.
– GAZTETXEAK: Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimena duten lokalek jarduera horiek egin ahal izango dituzte, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta jarduerak 24:00etan amaituko dira. Pertsonen segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta maskara nahitaez erabili beharko da. Beharrezko baimena ez duten lokalak gazteen eta antzekoen lonjen kapituluan sartzen dira, eta, beraz, itxita egongo dira.
– AISIALDIKO JARDUERAK: Aisialdiko taldeak gehienez 10 lagunekoak izango dira, betiere egonkorrak direla bermatzen bada.
– JOKO-LOKALAK: % 50eko edukiera.
– KULTU-LEKUAK: % 60ko edukiera. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, mugarik gabe, eta leku itxietan, ezingo da baimendutako edukieraren % 40 gainditu.
– KIROL-INSTALAZIOAK: % 60ko edukiera. Aldageletan, % 50eko edukiera. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan.
– KIROL EKITALDIAK: Baimentzen da kirol-ekitaldietara ehuneko 60ko edukiera gainditu gabe joatea.
– KIROLA EGITEA: Aire zabalean ez da pertsona-mugarik egongo, barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldeetan antolatu ahal izango da.
– ESKOLA KIROLA: Eskola-kiroleko entrenamenduak eta lehiaketak egin ahal izango dira
– GARRAIO PUBLIKOA: Garraio publikoaren irteera-ordutegia gaueko 03:00ak arte luzatu ahalko da.
– …