Aramaioko udalak lur orotako ibilgailu zaharra kendu nahi du enkante bidez

Honako deskribapen eta ezaugarriak dituen ibilgailua esleitzeko enkantearen prozedura arautzen dute pleguak publikatu ditu Aramaioko Udalak:

  • Ondasuna Identifikazioa Ezaugarriak Antzinatasuna Lur orotako ibilgailua
  •  Marka: Mitsubishi
  • Matrikula: VI-0803-S
  • Identifikazio zk.: JMBJNK340SP002262
  • Pick-up erakoa
  • Txuria
  • 1go matrikulazioa: 1995

Errepidean ibili ahal izateko, dagokion egokitzapen eta konponketak egin beharko dizkio esleipendunak, bere kontura, egungo legediak eskatzen dizkion betekizunak bete aldera. Hau da, balizko gastu guztiak esleipendunaren kontuan izango dira (konponketa, trafikoko eginbideak, inspekzio teknikoak eta abar).

Ibilgailua enkarte bidez emango da eta horretarako interesa dutenek kontuan hartuko beharko dituzte honako datuak, prozedimendu aldetik:

  • Gutxieneko eta irteerako prezioa: 250 euro
  • Lizitazioan parte hartzeko berme/garantia: 100 euro jarri beharko dira garantia bezala, egiten duen eskaintza mantenduko dela bermatzeko.
  • Eskaintzak aurkezteko epea: uztailak 3.
  • Nola aurkeztu: modu telematikoan edo udaletxean (uztailak 2-14.00 baino lehen).
  • Ibilgailuari buruzko datu gehiago kontsultatzeko edo bertatik bertara ikuskatzeko: jarri harremanetan udalarekin (945445016)
  • Gainerako informazio osagarria: Klausulak

 

Albiste gehiago →