Uztailean Gazte Udalekuak egingo dira Aramaion

Uztailean zehar gaztetxoenei zuzendutako bi programa osatu dira.

Aramaion bertan gauzatuko dira.

Aukera egongo da baten edo bietan parte hartzeko.

Izena emateko epea: ekainak 18.

 

 

 

 

 

 

 

Bi programa:

Izengabea

MUSIKA SORTZEN UDALEKUAK

  • Musika sortzen udalekuak. Uztailaren 8tik 15era bitartean egingo dira eta helburua abesti bat sortu eta grabatzea izango da.
  • Goizez egingo dira eta Larraitz eta Manex Arriolabengoa izango dira gidariak.
jovenes-aventura-ministerio

EKINTZA ETA KIROL UDALEKUAK

  • Ekintza eta kirol udalekuak. Egitaraua zehaztu gabe dago. Aurre lanketa egin da eta dagoeneko begirale bezala arituko diren gazte batzuk identifikatu dira baina zer egingo dugu? Nora irtengo gara? Zertan arituko gara? Hori guztion artean adostu nahi dugu, elkarrekin eta guztion gustoak kontuan hartuta.
    • Egitaraua prestatzeko: bilera irekia egingo da, plana prestatzeko.
    • Noiz: ekainaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxean.

INFORMAZIO OROKORRA: 

    • Izena emateko epea: ekainaren 18an.
    • Prezioa: 35 euro programa bakoitza.
    • Interesa baduzu: eman izena udaletxean eta bertan ordaindu kuota.