Arlaban-3 estazio meteorologikoa dela eta, Diputazioak ez ditu alegazioak onartu
Arabako Foru Aldundiak, martxoaren 26ko 72/2021 Foru Aginduaren bidez, xedatu zuen espedienteari hasierako onespena ematea eta jendaurrean jartzea, 20 eguneko epean. ALHAOn argitaratu zenetik eta apirilaren 12a bitartean, 111 alegazio aurkeztu ziren Foru Aldundian. Eginiko alegazio guztiak zentzu berean aurkeztu dira, hau da, Diputazioari eskatzen zaio administrazio prozedura geldiaraztea, estazio meteorologikoa instalatu/desinstalatzeko proiektua gauzatuko den zonaren interes publikoa adierazteko.
Alegazio guztiak ezetsi ditu Diputazioak.
Honako dokumentu honetan ikus daiteke Diputazioak ematen dituen argudioak, alegazioak baztertu eta proiektuarekin aurrera egiteko.