Aramaioko BTT sari nagusia ekainaren 13an
Datorren ekainaren 13an jokatuko da Aramaion XIV. BTT sari nagusia, Euskadiko XCO-Open txapelketaren barruan. Goizeko 11etatik aurrera Azkoaga eta Barajuen artean jokatuko da, aurreko urteetako ibilbide berdinean, eta kategoria bakoitzak izango du bere irteera programatua.
Izen-ematea Azkoagan egingo da goizeko 10etatik aurrera. Xehetasun guztiak kartelean.