Orri markagailu lehiaketa martxan dago

Gorbeialdeko Kuadrillak antolatu du lehiaketa. Adinka sailkatuta, datorren azaroaren 15a baino lehen entregatu beharko dira lanak liburutegian edo udaletxean.

Oinarriak:
1.-GAIA.– Orri-markagailuaren marrazkia, leloa edo testuaren gaia
norberak aukera dezake.

2.-MAILAK.-

  • Benjaminak: 2 urtetik 5era (2013-01-01etik 2017-12-31ra jaiotakoak)
  • Kimuak: 6 urtetik 10era (2009-01-01etik 2013-12-31ra jaiotakoak)
  • Haurrak: 11urtetik 14ra (2005-01-01etik 2008-12-31ra jaiotakoak)
  • Gazteak: 15urtetik 17ra (2002-01-01etik 2004-12-31ra jaiotakoak)
  • Helduak: 18 urtetik 65era (1954-01-01etik 2001-12-31ra jaiotakoak)
  • Senior: 66 urtetik Aurrera (1953-12-31 baino lehen jaiotakoak)

3.-NEURRIAK ETA EUSKARRIA.– Lanak folio edo kartulinan aurkeztu
behar dira. Neurriak honakoak izango dira: 4,5 x 21 zm, oinarri batean
itsatsi gabe. Alde batetik bakarrik.

4.-AURKEZTEKO EPEA.– 2019ko AZAROAREN 15a arte.

5.-AURKEZTEKO TOKIA ETA ERA.-
Edozein herri liburutegitan, udal bulegotan edo Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoan aurkez daitezke, eskutik eskura edo ziurtatutako postaren bidez.

6.-SARIAK.-

Hiru sari kategoria bakoitzeko. Lehiakide bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du.

  • 1go saria: 150 € 2. saria: 100 € 3. saria: 60 €
  • Benjaminak: Sari bakarra: 40 € Senior: Sari bakarra: 40 €

7.– EPAIMAHAIA.–
Gorbeialdeko Kuadrillako presidenteak epaimahaikideak izendatuko ditu eta ezin izango da haien erabakiaren aurka jo.
Abenduaren 2tik aurrera irabazleen izenak Gorbeialdeko Kuadrillako webgunean jakinaraziko dira.

8.– SARI BANAKETA ETA JABETZA.-
Saritutako obrak Gorbeialdeko Kuadrillarenak izango dira, berau jabe bakarra izanik, eta obrak ustiatzeko eskubideak Gorbeialdeko Kuadrillaren esku utziko dituzte egileek. Sarituek beraien lanetan izena ipintzeko baimena ematen diote.
Sarituak izan ez diren lanak Kuadrillako egoitzan berreskuratu ahal izango dira urtarrilaren 10a arte. Epe horretan jaso ez direnak Gorbeialdeko Kuadrillaren jabetzan geratuko dira.

Albiste gehiago →