Diputazioak garraio diru-laguntzak kaleratu ditu

Arabako Foru Aldundiak kaleratu du aurtengo garraio diru-laguntza deialdia, unibertsitateko ikasleentzat eta bestelako ikasketak egin dituzten ikasleentzat (batxilergoko, erdi mailako eta goi mailako prestakuntza zikloak).

Bi kasuetan epea irekita dago 2021ko ekainaren 1etik 30ra, biak barne.

Nola aurkeztu eskaerak:

  • Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan https://e-s.araba.eus;
  • Era berean, salbuespen gisa, eskatzaileak ezin badu Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan sartu, aurrez aurre aurkeztu ahal izango du eskabidea, adierazitako dokumentazioarekin batera, Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetan (Jesusen Zerbitzarien kalean 5,  Vitoria-Gasteiz) edota Aramaioko udaletxean ere.

 

Albiste gehiago →