Bestelako espetxe politika bat ezartzeko adierazpena onartu du plenoak

2020ko abenduan, bestelako espetxe politika bat ezartzeko bidean, sostengua adierazi zioten hamalau eragile politiko eta sindikalek Espainiako Gobernuari.

EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk bat egin zuten abenduan Bilboko Euskaldunan aurkeztu zuten adierazpenarekin eta orain Aramaioko Udalak ere bat egin du horrekin, plenoan onartu zen mozioaren bitartez.

Testuan jasotakoaren arabera, Espainiako Gobernuari «Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen» eta adierazpenaren izenpetzaileen «sostengu osoa» helarazi diote euskal presoei «legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak egitea erabakitzen badu, iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako legedia behin betiko gaindituz».

Modu berean, «Espetxeetako lege orokorrean aurreikusitakoa betetzeko eskatzen dugu, askatasunaz gabetzen duten zigorrak betetzean deserrotzerik gerta ez dadin» jasotzen da adierazpenean.

Osorik irakurtzeko: Mozioa

 

Albiste gehiago →