Eskolarentzat izen berria proposatzeko aukera dago

Maiatzaren 7tik 17ra bitartean aukera dago Aramaioko eskolaren izen berria proposatzeko. Horretarako, herriko liburutegian eta Kintelenean egongo dira kutxa batzuk eta emailez ere bidali daiteke proposamena.

aramaioeskola@aramaioeskola.eus

Irizpideak

Izena proposatzeko orduan, honako irizpideak hartu beharko dira kontuan:

1. Errespetuzko izena izatea.

2. Hizkuntza euskara izatea.

3. Bakarra izatea: izen bereko eskola edota elkarterik ez egotea.

4. Aramaioko testu-inguruaren, herriarekin lotura izatea (natura eta mitologiarekin harremana izan dezake ere).

5. Adierazteko erraza izatea eta luzeegia ez izatea.

6. Herritar ospetsu baten izen propioa ez izatea.

7. Gure garaira egokitua izatea.

Albiste gehiago →