Lorabarri Astearen barruan hainbat ekintza asteburuan

 

Zapatuan egingo den Lorabarri azokarekin bukatuko da aurtengo Lorabarri Astea. Eta ostiralean eta domekan be izango dira beste ekintza batzuk.

Hori dela eta plaza itxita egongo da ostiral eguerditik zapatu arratsaldera arte.

Ekintzak hauek dira:

  • Ostirala, maiatzak 7. Zume Bizia landatuz. Parte hartu duten ikasleek azalpenak emango dituzte. Parkea. odutegia: 16:00-17:00
  • Zapatua, maiatzak 8. Lorabarri azoka. Goizean zehar plazan izango da: zume bizidun jolasguneari buruzko argazki erakusketa (udaletxe azpian), bigarren eskuko azoka eta Aramaioko ekoizleak…
  • Domeka, maiatzak 9. Erroa eta Geroa dokumentalaren emanaldia. Kultura etxean. Ordua: 19:00

Albiste gehiago →