Señora sariketa: Haizea Arana eta Miren Artetxek irabazi dute lehen kanporaketa
Señora Sariketako lehen saioa egin zen pasa den zapatuan Aramaion eta sei bertsolarik hartu zuten parte: Haizea Arana, Oihane Perea, Itsaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo. Beraien artean sailkatu ziren Haizea Arana eskoriatzarra eta Miren Artetxe lasartearra, eta horrela lortu zuten finlaerako txartela.
Hurrengo saioa Mutrikun jokatuko da apirilaren 24an eta finala Lesakan, maiatzaren 8an.
Informazio gehiago: