Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti, Arabako txapeldunak gazte mailan
Markel Arriolabengoak eta Xabi Errastik 22-13 irabazi dute Arabako probintzia mailako El Corte Ingles txapelketa. Finalean Omar Torres eta Aitor Alava izan zituzten aurrez aurre.
Arabako probintzia mailako txapeldunak dira Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti aramaioarrak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan zapatuan jokatutako finalean 22-13 irabazi ostean. Aramaioarrek Omar Torres eta Aitor Alava bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak.
Gazte mailako finala izan zen.