Aramaioko gazteekin topaketa irekia antolatu da datorren apirilaren 17rako. Bertara gonbidatuta daude, herriko gazteak, eta asmoa izango da Aramaion nerabeentzat dauden aisialdirako aukerak aztertzea.

Hau da, zer nolako beharrak dituzte 12-16 urte bitarteko nerabeek? Nola antolatzen dute beraien aisialdia? Badute aukerarik herrian?…

Hauxe da proposamena:

  • Bilera irekia: apirilaren 17an.
  • Ordua: 11:00-12:00
  • Tokia: Pleno aretoa
  • Dinamizazioa: Txatxilipurdi elkartea
  • Gaia: nerabeen aisialdirako aukerak Aramaion

 

Albiste gehiago