Zume biziko jolas egitura eraiki da parkean

Aste honetan eraiki da parkean irudian ikusten den egitura, eskola komunitatearen partaidetzarekin. Garaion elkarteak gidatu du partehartze tailerra eskolan eta elkarrekin adostu dute zer eta nola egin. Horrela, eraiki da jolas parke jasangarria, natur elementuak erabilita eta landatuta.

   

Eraikuntza modu horrek, zeharkako helburu ugari lantzen ditu: sormenaren garapena, lankidetza, naturarekiko maitasuna eta errespetua, nola bizidun guztiok dugun indar eta ahultasunaz jabetzea. Gainera guztiz aproposa da urtaro guztiak gertutik bizitzeko eta landatutako egituren zaintzaren erantzukizuna barneratzeko.

   

Auzolanean egindako egitura da, ilusioz eta elkarrekin diseinatuta. Eta denboraz ikusiko dugu berdetzen, areagotzen, eta edertzen.

Ekintza osoaren aurrekontua 1.859€ izan da.

Albiste gehiago