Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea ireki da
2021eko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergak ordaintzeko epea ireki da, martxoaren 15etik maiatzaren 15era.
Bankutik helbideratuta dauden erreziboak 2021eko apirilaren 12an kobratuko dira.
Eta helbideratu gabe daudenak, etxean jasoko dute ordainagiria eta apirilaren 12rako jaso ez dutenek, udaletxean eskatu beharko dute, epe barruan.
Aipatutako epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindugabeko kuotak %5eko gainkarguaz kobratuko dira, otsailaren 28ko Arabako 2005/06 Foru Arauaren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.