+ 55 elkartegiak programa Aramaion

Programa honen bitartez, Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako ekintza soziokulturalak antolatzen dira. Aurten Aramaiok ere hartuko du parte eta hainbat ekintza antolatuko dira hurrengo hilabeteetan, Arabako Foru Aldundiko programa honen baitan.

Jubilatuen elkartearekin osatu da honako egitaraua:

  • Urtarrilak 25, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Hitzaldia: Birusarekin bizitzea, nola eta noiz arte?
    • Hizlaria: Fernando Gómez-Busto, mediku geriatra
  • Otsailak 15, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Tailerra: Gure zoru pelbikoa lantzen ikasi (I)
    • Hizlaria: Ania Ibisate, fisioterapeuta
  • Otsailak 22, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Tailerra: Gure zoru pelbikoa lantzen ikasi (II)
    • Hizlaria: Ania Ibisate, fisioterapeuta
  • Martxoak 15, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Hitzaldi-tailer praktikoa: Oinordetza eta testamentua
    • Hizlaria: Ana Mendia, abokatua
  • Martxoak 29, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Antzerkia: Las abuelas son guerreras (Titania Teatro)

Albiste gehiago