Zaporeak elkarteak esnea biltzeko kanpaina jarri du martxan
Errefuxiatuei janari duina eskaintzea da elkartearen helburua. Gaur egun, Grezian Lesboseko errefuxiatu kanpalekuan dauden pertsonak laguntzea da erronka, batik bat, bizi baldintzak hobetzeko.
Gabonetan hainbat elikagai jasotzeko kanpainak oso ondo funtzionatu zuen eta orain esnea biltzeko kanpaina jarri dute martxan. Inguruko herrietan, puntu desberdinak jarriko dira esnea biltzeko, eta Aramaion Kintelenean bilduko da.
- Zer da eskatzen dena?
Behi esnea jasotzea da helburua, brik formatoan eta kadukatzeko data luzea duena.
- Non? Noiz?
Asteburuan zehar jasoko da. Aramaion, Kintelenean. Ostiralean, egun osoz eta zapatuan, 12ak arte.
Horrez gain, badago aukera aportazio ekonomikoa egiteko. Horretarako, Bizum edo transferentzia egin daiteke. Zehaztasun gehiago, kartelean.