Hasierako onarpena Landa Gune hauen Plan Bereziei: Arexola, Arriola, Barajuen, Suña, Uribarri eta Zabola

Atzoko plenoan (otsailak 25) hasierako onarpena emango zitzaion auzo hauetako Plan Bereziei: Arexola, Arriola, Barajuen, Suña, Uribarri eta Zabola.

Mapa honetan gorriz agertzen direnak Landa Guneak dira.

Udalerri bakoitzeko Landa Guneak (Núcleos Rurales), bere garaian, hirigintza lege eta arauen arabera, Jaurlaritza eta Foru Aldundiak zehaztu zituen udalerriz-udalerri, inbentario baten sartuz.

Inbentario horrek egoera hau kontsolidatu zuen: Aramaioko 13 Landa Gune zehaztu zituzten eta gainerako auzuneak edo diseminatuak eraikin berriak egiteko aukerarik gabe utzi. 13 horietatik, 2 Oletakoak ziren, eta hauek oraingo fasean hazkuntzagatik urbanora pasatuko dira. Horregatik, 11 Landa Gune ditugu momentu honetan Aramaion.

2012an Aramaio udalerriko Plan Orokorra onartu zen oinarrian, baina Landa Guneetako datuak zuzentzeko betebeharrez, 2017ko abenduan hauek ofizialki egin ondoren, onartu zen behin-betikoz.

Fase hori amaituta, eta legeak horrela agintzen duelako, Landa Guneetan eraikin berriak gauzatzeko, bakoitzeko Plan Bereziak lantzen hasi zen Udala, Landa Guneetako antolaketa xehakatua jasotzeko. Plan horien lehenengo idazketa, 2018. urtean esleitu zen. Bi fasetan edo multzotan egiteko erabakia hartu zen, 6 Landa Gune lehen fasean eta bost bigarrenean, eta plenotik onartuko den honako hau lehendabizikoa da eta bigarrena ere martxan dago, gainerako landa guneak kontuan hartuko dituena.

Ondoren, Arabako Boletinean (ALHAO) argitaratuko da eta alegazio epea irekiko da orduan. Era berean, txosten sektorialak ere eskatuko dira, legeak ezartzen dituen instituzioetan. Zaila da epeak markatzea baina prozesu guztiak igaro ondoren, alegazioak erantzun eta behin-betiko onarpena emango dio Udalak.

Prozesuari amaiera emateko, 3.000 biztanle baino gutxiago dituenez Aramaiok, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak dagokien onarpena emangio die.

ALHAOn argitaratzen denean, informazio zehatzagoa emango da eta dokumentazioa ikusgai egongo da webgunean eta baita udaletxean ere.

 

Albiste gehiago →