Aramaio irten da gune gorritik

Gaur bertan Osasun sailak argitaratu ditu COVID-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua, eta horren arabera Aramaio ez dago gune gorrian.

Hori dela eta, hauek dira bihartik aurrera indarrean sartzen diren neurriak:

  • Eskola kirola baimentzen da.
  • Jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean. Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe eta gehienez 6 pertsonako taldeetan aldi berean.
  • Gainera, baimenduta dago bizilekua dagoen udalerria ez den beste herri batera mugitzea, mugakidea ez bada ere, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaro edo jardueratarako, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera aire zabalean eta gehienez sei pertsonako taldeetan egiteko.

Albiste gehiago →