Aramaioko Udalaren azken erabakia, ezarritako neurriei buruz

Aramaioko Udalak, gaur argitaratu diren azken datuak aztertu ostean, eta ikusirik eskola bere martxa hartzen ari dela berriro, orain dela 2 astetako neurrietara itzultzea erabaki du.

Informazio zuzenik jaso ez den arren, orain dela 2 aste udalak, handik eta hemendik lortu zuen informazioarekin, eskola komunitatean Koronabirus brote bat zegoela ondorioztatu zuen.

Hori dela eta, eskolarekin zuzenean erlazioa duten udal eraikinak itxi ziren badazpada. Ondoren, bigarren astean, ikusita eskola komunitatean mantentzen zela brotea, eraikinak 12 urtetik gorakoentzako ireki ziren bakarrik, ekintza edo jardun desberdinetarako, izan ere oraindik ere datu altuak ziren.

Eta gaur, azken egunetako joera aztertuta, orain dela 2 astetako neurrietara itzultzea erabaki da. Honek esan nahi du ludoteka irekiko dela eta, liburutegia ere duela bi aste zuen dinamikara itzuliko dela.

Gainerakoan, baimendutako klase edo ikasketak 12 urtetatik beheragokoek ere egin ahal izango dituzte udal eraikinetan, baina kirolaren bueltan, kiroldegian konkretuki, gune gorrian gaudenez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritako neurriak mantenduko beharko dira:

  • 6-16 urte arteko eskola kirola ezingo da egin.
  • Kirola bakarka egin ahal izango bakarrik, ez dira talde entrenamenduak onartuko ez baldin badira profesional edo semiprofesionalak.
Amaitzeko, udalak herritarrei, orain arte bezala, zentzuz jokatzea eskatzen die, eraikin bakoitzeko protokoloak bete eta bertako arduradunek esandakoari kasu eginez.

Egoera ez da erreza, eta izan dugun brotea berriro errepikatu daiteke herrian gauden edozein komunitate edo jende multzotan. Horregatik, zentzunez eta errespetuz jokatu, komunitate bezala aurre egiteko modurik onena horixe baita.

Bide batez, Aramaioko Udalak, San Martin eskolako kideei zorionak eta eskerrak eman nahi dizkie, egiten duten lan guztiagatik eta egoera latz honetan ere beraien onena ematen ari direlako.

 

Albiste gehiago →