Mariano Errasti Ugarte, seme kuttuna hil da
Pasa den astean, otsailaren 5ean, Bermeon hil zen Mariano Errasti Ugarte, Aramaioko Udalak seme kuttun izendatu zuena 2000ko maiatzaren 31n.
Mariano, Azkoaga auzoko Induspe baserrian jaio zen, 1926an eta bere bizitzaren parterik handiena Aramaiotik urrun bizi izan da. Frantziskotar egin eta 1950ean Arantzazun apaiztu zen. 1953an joan zen Karibe aldera eta urte asko igaro zituen Kuban, Puerto Rico eta Dominikar Errepublikan.
1950ean apaiz egin zen eta kazetaritza ikasi zuen Erroman. Kubara joan zenean kazetari lanak egin zituen bertan. Beste herrialdetan apaiz modura egin du lana, indigenei eta herri pobreetan lagunduz.
Hainbat liburu eta poesia idatzi zituen. Besteak beste: «En La Habana ha muerto un turista», «Viaje al otro Caribe», «Templo abierto al sol», «Los primeros franciscanos en América»…
Liburuen artean, aipagarria da «Eguzkilore» izenekoa. Bere haurtzaroan, Aramaion ezagututako nekazari giroko bizimoduari egiten dio erreferentzia, marrazki bereziekin ilustratuta.