Eskolatik Plazara ekimenean hiru bertso saio

Ekimenaren baitan urtarrilean egin zen lehen saioa eta bigarrena otsailaren 5ean egingo da, Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, 18:00etan. Bertan kantatuko dute Eukene Los Airesek, Aitor Ugarte aramaioarrak, Ekhiñe Zapiainek eta Bittori Elizaldek, Alaia Martinekin eta Julio Sotorekin batera.

2020ko Euskal Herriko Eskolarteko finala ekainean zen egitekoa; gero, azaroan; baina, pandemiaren eraginez, saiakera bat zein bestea ezin izan ziren gauzatu.
Lurraldeetan saioak egiteko aukera izan zen eta horietako bakoitzean erabaki ziren Euskal Herrikoan parte hartuko zuten gazteak zeintzuk izango ziren.
Finala egin ezin izan denez, plaza eskaini nahi izan zaie kantatzekoak ziren hamar bertsolari gazteei. Horregatik sortu da Eskolatik Plazara, Eskolartekoan kantatu
behar zuten bertsolariak eta egun plazetan aritzen direnak batuko dituen ekimena.

Saio hauetarako sarrera doakoa izango da, baina Bertsozale Elkarteko webgunean sortu dugun izen-emate orria bete beharko da aretoan lekua hartzeko.

Informazio gehiago: https://www.bertsozale.eus/eu/plaza-biziberritzen/eskolatik-plazara 

 

Albiste gehiago →