Hainbat eraikin ixtea erabaki du Udalak
Azken egun hauetan herrian antzeman diren koronabirus kasuak kontuan hartuta eta, herriko eskolan fokalizatuta batik bat, eta ikusi ondoren herriko ume asko eta berarien familiak daudela kutsatuta edo konfinatuta, Aramaioko udalak gaur bertan egin du bilera, gaia nola bideratu aztertzeko.
Osasun Sailetik informazio zuzenik jaso ez den arren, arduratik udalak berari dagozkion eraikinen erabilera aztertu du eta eskolako jardunarekin zuzenean lotuta dauden eraikinen erabilera aztertu da, eta erabaki da datorren astelehena bitartean Kultura etxea, Musika Etxea, entsegu lokala eta Kiroldegia ixtea eta ondorioz, bertan behera geratuko dira bertan ematen diren ekintza, klase eta bestelako ekintza guztiak.
Kultur-etxean BAKARRIK liburutegiko mailegu zerbitzua mantenduko da betiko ordutegian.
Eguneko zentroak eta udaletxeak orain arteko neurriekin irekita jarraituko dute.
Erabaki hau indarrean egongo da datorren astelehena bitartean. Egun horretan datu eguneratuak izan ostean, aztertuko da egoera eta dagozkion erabakiak hartu eta jakinaraziko dira.
Egoera honen aurrean, zentzuz jokatzea ezinbestekoa ikusten du udalak, baina lasaitasunez eta denon artean, osasun irizpideak kontuan hartuz, hau ere gaindituko dugu.
Baten batek laguntza behar baldin badu, kutsatua edo konfinatua dagoelako, edo ez duelako inguruan laguntzarik, jar dadila harremanetan Aramaioko Udalarekin (945445016)