ADIFek desjabetze-prozesua ireki du errepide batzuetan hobekuntzak egiteko

Zabola eta Untzilla inguruan, errepidean egingo diren obrak direla eta, ADIFek desjabetze prozesua ireki du eta bertan kokatzen diren ondasun eta eskubideen jabeek horren notifikazioa jaso berri dute urtarrilean. Aramaioko Udalak ere jaso du, izan ere baditu tarte horretan bere jabetzako lurrak.

Estatuko Boletin Ofizialean be argitaratu da: https://www.boe.es/boe/dias/2021/01/09/pdfs/BOE-B-2021-717.pdf

Eta bertan aipatzen den bezala, 15 eguneko epea ezartzen da erreklamazioak aurkezteko.

Aurrerantzean, desjabetze prozesuak bere bidea jarraituko du, eta behin amaituta, dagokion obrak egingo dira mapan zehazten diren errepide tarteetan. Egin klik maparen gainean hobeto ikusteko.

Albiste gehiago