2021eko punto berde mugikorraren egutegia
Puntu berde mugikorra etxe partikularretan, saltoki eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin horiek ezin dira bota hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietara. Beraz, honako egutegia kontuan hartuta egin beharko da hondakin berezien bilketa:
Informazio osagarria:
Zer motatako hondakinak biltzen ditu?
- Tamaina txiki eta ertaineko hondakin berrerabilgarriak, «bigarren bizitza» proiektuan erabiltzeko.
- Aerosolak, produktuz beteak.
- Motorren eta sukaldeko olio erabilia.
- Bateriak (nikel-kadmiozkoak, berunezkoak, ioi-litiozkoak, etab.)
- Bonbillak/fluoreszenteak.
- Tinta kartutxoak eta inprimatze tonerrak.
- CDak, DVDak, bideokaseteak.
- Aerosolen ontzi hutsak
- Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen ontziak
- Etxeko produktu arriskutsuen ontziak (garbiketa produktuak, etab.)
- Jostailuak
- Pneumatikoak (1,20 m baino gutxiagoko diametrodunak).
- Zurezko eta metalezko tresna txikiak
- Botoi-pilak, alkalinoak eta grafitozkoak, tamaina edozein dela ere.
- Pinturak, bernizak, disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak).
- Produktu fitosanitarioak, iraungita daudenak edo erabiltzen ez direnak .
- Erradiografiak.
- Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak).
- Informatikako hondakinak (ordenagailuak, teklatuak eta antzekoak).
- Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketako produktuak eta antzekoak).
- Ehunak: arropa, oinetako erabiliak eta osagarriak.
Zer EZIN dugu bota?
- Beren ohiko ekonomia-jarduerarekin zuzenean lotutako enpresen hondakinak.
- Hondakin erradioaktiboak.
- Hondakin biosanitarioak.
- Animalia hilak.
- Egoera txarrean dauden ontzietan entregatzen diren hondakin arriskutsuak.
- Material leherkorrak.
- Banatu edo identifikatu gabeko hondakinak.
- Puntu berde mugikorrean entregatzean, argi eta garbi pertsonak, ondasun materialak edo ingurumena arriskuan jar ditzaketen hondakinak, edo puntua antolatzeko arazo larriak sor ditzaketenak.
Nork erabil dezake?
- Etxeak.
- Denda txikiak eta zerbitzuak.
- Ostalaritza.
- Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak.
- Enpresa txikiak, beren produkzio prozesutik EZ datozen hondakinak botatzen badituzte. Esaterako: automobilgintzako lantegi batek bonbillak bota ditzake, pneumatikoak berriz, ez. Elektrikari batek pneumatikoak bota ditzake, bonbillak berriz, ez. Bere ekoizpenaren hondakinen kudeaketa baimendutako kudeatzaileen bidez egin behar da, ingurumeneko arautegiak behartzen duen moduan.
Nola erabiltzen dira?
Puntu berde mugikorra noiz etorriko den 7 egun lehenago jakinarazten da informazio-panel batean, eguna, ordua eta egongo den herriak adieraziz. Horrela, nahi duenak, nahikoa denbora du hondakinak biltzeko.
Zerbitzu hori astelehenetik larunbatera bitartean egiten da, eta egunero herri batean baino gehiagotan egoten dira. Kamioia herri bakoitzaren erdian gelditzen da, informazio panelaren ondoan, hondakinak bildu eta informazio liburuxkak banatzeko, zalantzak argitzeko eta abar.